XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina Geppetto da eta!- esan zuen ahapeka Ritak.
- Bai, eta zu turkesa koloreko adasdun maitagarria, hara bestea... Ez esan txorakeriarik. Utzidazu pentsatzen.
Bi minutu igaro ziren, Paolo eta Ritak zuloaren atzean zer zegoen begira pasa zituztenak.
- Pentsatu al duzu? - Oraindik ez.
- Esadazu behintzat zertan pentsatu behar duzun, horrela nik ere pentsatuko dut.
- Aspertu egiten naiz itxoiten.
- Dei diezaiogun
- Baina nor da? Zer egiten du hemen barruan? Nondik etorri ote da? - Ez dakit.
- Agian guk bezala egingo zuen.
- Eta begira, idazten ari da: idazlea izango da. Kazetaria.
- Ederki, baduzu orain zertan pentsatua.
- Baina zaude isilik, hemen gaudela konturatzerik nahi ez baduzu.
Isildu zen Rita eta jelatuzko paretak miazkatzen hasi zen.
Baina hango isiltasunak bonba baten moduan egin zuen eztanda bapatean.
- Azeri da!
- Gure arrastoa usaindu du eta atzetik etorri zaigu.
- Eta orain pikutara bota digu dena - esan zuen Paolok.
Berak ere ozenki hitzegin zuen nahigabe: urduritasunak zuhurtasun arauak ahantzerazi zizkion.
Azeri, zaunka alaiak eginez, bere hanka tartera zetorren bitartean, Paolok beste begirada bat bota zuen zulotik eta larritu egin zen:
- Majo, Azeri - xurxulatu zion Paolok.
- Zakurra etzan egin zen, isatsa astinduz.